Mundua

Zentro-eskuina irabazle Suedian, 12 urteren ondoren

Sozialdemokratak 12 urtez jarraian agintean egon ondoren, zentro-eskuineko Suediaren Aldeko Aliantzak irabazi ditu atzoko hauteskunde orokorrak. Botoen %99 zenbatuta, %48,1 eskuratu ditu Aliantzak eta %46,2 ezkerreko blokeak. Parte-hartzea, berriz, %80,4koa izan da. Fedrik Reinfeldt Aliantzaren hautagaia izango da hurrengo lehen ministroa.

2006ko irailaren 18a
15:01
Entzun
Zentro-eskuineko Aliantzat hainbat alderdi bildu dira: Alderdi Moderatua, Alderdi Zentrista,Alderdi Liberala eta Kristau-Demokrata. Era berean, zentro-ezkerreko alderdiak ere bloke batean batzen dira: Alderdi Sozialdemokrata da nagusia, eta haien aliatu dira Ezkerreko Alderdia eta Ingurumen Alderdia.

Zentro-eskuineko blokean biltzen diren alderdi guztien botoak batuta botoen %48,1 jaso dituzte, baina Reinfeldt kontserbadorearen Alderdi Moderatuak horietatik %26,1 jaso ditu. Ezkerreko blokean, berriz, jarduneko lehen ministro Goeran Perssonen sozialdemokratek %35,2 eskuratu dituzte.

Analisten arabera, langabeziaren igoerak egin die kalte sozialdemokratei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.