Zer dio Venezuelako Konstituzioak?

2013ko martxoaren 6a
18:40
Entzun

Venezuelako Konstituzioaren arabera, hauteskundeak 30 egunen buruan egin beharko dira. Elias Jaua Komunikazio ministroak iragarri zuen jada Chavezen heriotzaren aurretik Nicolas Maduro presidentordeak hartuko duela behin behinean presidentetza. Horrelako kasuetarako hau da Konstituzio Bolivartarrak dioena, 233 artikuluan:

-Errepublikan presidente jaunik edo andrerik gabe geratzea erabatekotzat hartuko da: hura hil baldin bada; hark bere karguari uko egin baldin badio edo Justiziako Auzitegi Gorenak hura dekretu bidez kargutik kendu baldin badu; hark ezintasun fisiko edo buru ezintasun iraunkorra baldin badu, Justiziako Auzitegi Gorenak izendatutako osasun batzar batek hala egiaztatua eta Asanblea Nazionalak onartua; hark kargua bertan behera utzi baldin badu; Asanblea Nazionalak hala adierazi baldin badu; edota herriak haren agintaldia baliogabetu baldin badu.

-Errepublikan presidente jaun edo andre hautetsirik gabe geratzea erabatekotzat hartzen baldin bada, eta berriro inork kargua hartzerako, beste hauteskunde unibertsal bat antolatu beharko da, zuzenekoa eta sekretua, hurrengo hogeita hamar egunen buruan. Presidente jaun edo andre berria hautatu eta hark kargua hartu bitartean, Asanblea Nazionaleko presidente jaun edo andrea arduratuko da Errepublikako Presidentetzaz.

-Errepublika erabat presidente jaunik edo andrerik gabe geratzen baldin bada konstituzio aldiko lehenbiziko lau urtean, beste hauteskunde unibertsal bat antolatu beharko da, zuzenekoa eta sekretua, hurrengo hogeita hamar egunen buruan. Presidente jaun edo andre berria hautatu eta hark kargua hartu bitartean, gobernuko presidenteorde jaun edo andrea arduratuko da Errepublikako Presidentetzaz.

-Konstituzioko 229. artikuluan ezarrita dagoenez, halaber, ezein jaun edo andre ezin izango da hautatu Errepublikako presidente, baldin eta gobernuko presidenteorde, ministro, gobernadore eta alkate kargua betetzen ari bada hautagai gisa proposatzen duten egunean eta handik hautatua izan arterainoko aldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.