Protestak herrialde arabiarretan

Zerbitzu publiko hobeak eskatu dituzte Iraken, Haserrearen Egunean

Neman Salman hilda dagoela jakinarazi dute Irakeko agintariek; hango Al Kaedako buru militartzat jotzen dute

Erredakzioa
2011ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Gutxienez bost lagun hil eta 28 zauritu dira Iraken, «Haserrearen Egunerako» antolatutako protestetan izandako istiluetan. Hainbat gazte mugimenduren deialdiari jarraiki, ehunka lagun irten ziren atzo kalera, zerbitzu publiko hobeak eskatzeko eta ustelkeriaren eta langabeziaren aurka protesta egiteko.

Bi gertaera oso antzeko jazo ziren Mosul eta Huaija hirietan: segurtasun indarrek manifestariei tiro egin zieten udal kontseiluko egoitzetara sartu nahian ari zirela. Batean hiru lagun hil ziren, eta bestean bi.

Ez langabeziari, bai lan aukerei, Erregimenaren erreforma nahi dugu eta Zerbitzuak nahi ditugu zioten pankarta ugari irakur zitezkeen Irakeko Tahrir plazan atzoko manifestazioan.

Al Kaedako kidea, hilda

Irakiarrak kalean protestan ari ziren une bertsuan eman zuen albistea hango gobernuak: Neman Salman, Al Kaedako Irakeko buru militartzat jotzen zutena, hilda dago. Ez dute zehaztu noiz hil den, baina bai armadak hil duela Al Anbar probintzian. Haren berri iazko abenduan izan zutela adierazi dute, Al Kaedak ere osatzen duen erakunde baten aurkako operazio baten ondoren. Orduan, erakundeko beste zenbait buruzagi atxilotu zituzten, eta haiei egindako galdeketetatik lortu zituzten Salmani buruzko datuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.