Pertsonaia. Julia Timoxenko
Ziega barruan ere, tinko eta irmo
Ikerketapeko atxiloaldian jarraitu beharko du Julia Timoxenko Ukrainiako lehen ministro ohiak (Dnipropetrovsk, 1960). Espetxetik ateratzeko aurkeztutako hiru helegite baztertu ditu epaileak; Elizaren eta Ukrainiako hainbat diputaturen eta artistaren bermeak zituzten helegiteek. «Ez dizut ezer eskatuko, eta inoiz ez naiz zure aurrean zutik jarriko. Zuk zure lan iluna egiten duzu; mandatu bat betetzen ari zara», adierazi dio epaileari. Botere gehiegikeria eta funts publikoen bidegabeko erabilpena egozten dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu