Joan den astean 5 urteko mutiko baten bortxaketak sortutako asaldadurari erantzunez, sexu delituen egileen aurka neurri gogorragoak hartuko ditutela iragarri du Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak. Haurrei sexu erasoak egiten dituztenak "erietxe seguru batean" sartzea eta medikuek ez direla "arriskutsuak" ziurtatu arte han edukitzea proposatu du.
Joan den asteazkenean 61 urteko Francis Evrard atxilotu zuen Roubaixen Poliziak, 5 urteko Enis Kocacurt bortxatzea leporatuta. Adingabekoen aurkako beste sexu eraso batzuengatik zigorra bete eta hilabete eta erdi zeraman aske Evrardek. 1975etik denbora gehiena espetxean egin du, behin eta berriz tankera horretako delitiuengatik zigortuta. Poliziak Viagra aurkitu zuen Evrarden etxean, eta espetxeko medikuak eman ziola esan zien atxilotuak. Medikuak onartu du berak eman ziola Viagra, baina errezeta hori egitean ez zuela Evrarden auzien txostenik argudiatu du.
Horrek guztiak eztabaida handia piztu du Frantzian, eta asaldadura horri aurre egiteko hainbat keinu egin ditu Sarcozyk: batetik, bortxatutako mutikoaren aita eta aitona hartu ditu gaur goizean. Halaber, lehen ministroarekin eta hainbat ministroarekin arazoaren inguruko batzar berezia egin du. Horren ondoren agertu du sexu delituen egileen kontrako neurri bereziak hartzeko asmoa.
Zigor gogorragoak iragarri ditu Sarkozyk sexu delituen egileen aurka
Pedofiliagatik zigortuak "erietxe seguru batean" edukitzearen proposatu du, medikuek ez direla "arriskutsuak" ziurtatu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu