Kataluniako erreferenduma

"Zigor Kodea balitz bezala erabiltzen ari dira Konstituzioa"

Justizia kontseilariak gogor gaitzetsi du Espainiako Gobernuaren jarrera, eta arazo politiko baten aurrean auzitegietara jotzea egotzi dio.

Carles Mundo Justizia kontseilaria eta Raul Romeva Atzerri gaietarakoa, artxiboko argazki batean. QUIQUE GARCIA, EFE
2017ko irailaren 23a
14:51
Entzun

Irailaren 20ko protestak baketsuak izan zirela gogorarazi du Carles Mundo Justizia kontseilariak, 8TV telebista kateari eskainitako elkarrizketan, eta zentzugabetzat jo du horregatik inori sedizioa leporatu nahi izatea. Bertan, hitz gogorrak izan ditu Espainiako Gobernuaren aurka, eta egotzi dio "errepresioa" erabiltzea erreferendumaren aurka egiteko. "Zigor Kodea balitz bezala ari dira erabiltzen Konstituzioa. Ez dituzte euren arauak ere betetzen. Botere banaketa ere ez dute errespetatzen", salatu du.

Errelato bat asmatzen aritzea ere leporatu dio Madrili. "Erreferendum bat antolatzea delitua dela sinestarazi nahi dute. Espainiako herritar asko lotsatuta sentituko dira ikusita auren Gobernuak arazo politiko baten aurrean auzitegietara jotzen duela".

Mundok salatu du, baita, ere, helburu nagusia yihadismoa geldiaraztea behar luketen segurtasun indarrak "inoiz ikusi gabeko ahalegina" egiten aritzea "boto paperak eta hautesontziak atzemateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.