Zimbaweko Gobernuak oposizioaren kontra kanpaina bortitza jarri duela abian iritzi zion atzo NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak,eta kanpaina horren ondorioz, presidentetzarako hauteskunde “libre eta justuak” egitea “ezinezkoa” dela. Hori dela eta, Robert Mugabe presidentearen gobernuaren jokabidea gaitzetsi du: “Segurtasun Kontseiliuak Zimbaweko Gobernuaren ekintzak gaitzesten ditu, oposizio politikoari kanpaina askatasunez egiteko eskubidea ukatu biatie, eta indarkeria gerarazteko eskatzen dio Gobernuari”, dio hitzez hitz Segurtasun Kontseiluko hamabost estatuek aho batez onartu duten testuak.
Oposizioaren kontra jotzeaz gain, elkarte humanitarioei beren lana egitea debekatu die Mugaberen Gobernuak egunotan. Galarazpen hori bertan behera uzteko ere eskatu dio NBEk, eta elkarte horiek laguntza banatu ezean milioi eta erdi lagun arriskuan jartzen dituela ohartarazi.
Azken egunetan oposizioko kide ugari atxilotu ditu Mugaberen Gobernuak. Mortan Tsvangirai oposizioko buru eta presidente izateko hautagaia Herbehereetako enbaxadan babestu da.
Zimbaweko Gobernuaren jarrera gaitzetsi du NBEk, hauteskunde libreak eragotzi dituelakoan
Egun presidentetzarako bozak behar bezala egiteko bermerik ez dagoela iritzi dio Segurtasun Kontseiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu