Mundua

Zimbaweko Gobernuko alderdiak gehiengoa galdu du hauteskundeetan

Robert Mugaberen alderdiak Parlamentuko 210 eserlekuetatik 93 lortu ditu; lehen bi heren zeuzkan.

2008ko apirilaren 2a
17:15
Entzun
Zimbaweko Hauteskunde Batzordeak jakinarazi duenez, azkeneko legealdian Gobernuan egon den alderdiak -ZANU-PFk- gehiengoa galdu du hauteskundeetan. Izan ere, Parlamentuko 210 eserlekuetatik 93 lortu ditu.

ZANU-PF Zimbaweko Afrikako Batasuna-Fronte Abertzalea bozetan garaile izan da orain arte, aldiro; eta, herrialdeak Erresuma Batutik independentzia lortu zuenetik -1980tik-, 28 urte eman ditu presidente karguan Robert Mugabek. Azkeneko legealdian Parlamentuko bi herenen jabea zen.

MDC Aldaketa Demokratikorako Mugimendua bi zatitan aurkeztu da bozetara, eta bien artean 105 diputatu erdietsi dituzte.

Larunbatean egin zituzten Zimbawen presidentea, legebiltzarkideak, senatariak eta zinegotziak aukeratzeko bozak. Boto zenbaketa asko luzatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.