Zinegotzi kargua hartu ahalko du Fornek

2019ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak baimena eman zion atzo Joaquim Forn matxinada delituagatik epaitzen ari diren ordezkari katalan independentistari hurrengo larunbatean Bartzelonara joateko. Behin-behinean preso dute Forn, baina udala osatuko duten egunean joateko baimena eman dio zinegotzi kargua har dezan.

Fiskaltzak, berriz, eskatu du Oriol Junquerasi debekatzeko datorren astelehenean europarlamentari akta hartzea. Fiskaltzak uste du epaiketa «eteteko arriskua» sor lezakeela akta hartzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.