MUNDUA

Zipreko Gobernu osoak dimisioa eman du

Munizio biltegi bat lehertu zenetik etengabe jasandako presio politiko eta publikoaren ondorioz eman du dimisioa Gobernuak. Hala ere presidenteak argi utzi du ez duela dimitituko.

2011ko uztailaren 28a
18:05
Entzun

Zipreko Gobernu osoak dimisioa aurkeztu du, munizio biltegia lehertu zenetik jasandako presioarengatik.

Biltegiaren leherketak hamahiru hildako eta kalte larriak utzi zituen, eta geroztik presio politiko eta publiko handia jasan du Gobernuak, leherketaren ondorioz Vassilikos herrialdeko elektrizitate hornidurarako zentral handiena suntsitu zelako.

Demetris Christofias Zipreko presidenteak kabineteko bileran eskatu du dimisioa. Horrela, Gobernuko hamaika kidek jarraituko dute euren karguetan, datozen egunetan gobernu berria osatu arte.

Presidenteak ez du dimitituko

Gobernuak dimisioaren berri eman ostean zehaztu du presidenteak berak ez duela dimititzeko asmorik. Prentsaurrekoko hedabideen galderei horrela erantzun die: "Ni herritarrek hautatu naute, eta eurei zor dizkiet azalpenak, ez komunikabideei."

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.