ekialde hurbila

Zisjordaniako bi asentamendu hustuta Sharonen erretiratze plana burutu du Israelek

Atzo Gazako asentamenduak hustea amaituta, Zisjordaniako bi asentamendu husteari ekin dio gaur Israelgo Armadak. Sa-Nur eta Homesh asentamenduetan erresistentzia gogorra prestatu dute kolonoek, eta Gazako asentamenduak hustea baino zailagoa egin zaie Zisjordaniakoak hustea, baina indarrean bada ere egin dute. Horrenbestez, Gazako 21 asentamendutatik eta Zisjordaniako lautatik koloak aterata, Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek egindako erretiratze plana amaitu da.

2005eko abuztuaren 23a
16:24
Entzun
Beraien trasteak biltzea amaitutakoan autobusera sartu dira gaur desalojatu dituzten Sa-Nur eta Homesh asentamenduetatik aurrena atera dituztenak. Hala ere, indarra ere erabili behar izan dute. Erresistentzia egiten ari ziren kolonoekin negoziaketetan aritu da Armada, kolonoak beraien kabuz ateratzea lortu nahiean. Huts egin dute elkarrizketek, ordea, eta soldaduak indarrean sartu dira azkenean gune gogorrenetara.

Kolonoek erresistentzia gogorra egingo zutela iragarri zuten bi asentamendu horietan, baina hala ere, ez da espero zen bezain gogorra izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.