Zisjordanian bi kolono hil dituzte Jihad Islamikoko ekintzaileek

Erredakzioa
2007ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Jihad Islamikoko ekintzaileek bi kolono israeldar hil zituzten atzo Zisjordanian. Israelgo armadako iturriek aditzera eman dutenez, tirokatuta hil zituzten Beit Kajil herrian, Zisjordaniako Hebron hiritik gertu. Jihad Islamikoko adar armatu Al Kuds Brigadek erasoa egin eta gutxira hartu zuten erasoaren erantzukizuna bere gain. Israelek Zisjordanian duen Kiriat Arba kokaguneko bizilagunak ziren hildakoak.

Bestalde, Ahmed Kureia Al Fatako kide eta Zisjordaniako lehen ministro izandakoarenzaintzaileetako bathil zuen armadak Zisjordanian. Betania herrian, bere etxean zela hil zuten soldadu israeldarrek tirokatuta.



HILDAKO EKINTZAILEAK. Israelgo armadak hamar ekintzaile palestinar hil zituen atzo eta herenegun artean. Airezko eta lurreko erasoak egin zituen Israelek Gaza eta Zisjordanian. Hildako gehienak Jihad Islamikoko ekintzaileak dira. Hildakoen artean Mohamed Abdala Abu Murshad dago. Jihad Islamikoko «buruzagi teknikotzat» jotzen du Israelek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.