Zisjordaniara ere zabaltzen bada soilik onartuko dute su-etena palestinarrek

Erresistentziak israeldar bat hil du Sderoten; Israelek Hamasen egoitza bat bonbardatu du Gazan

2007ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Hamaseko eta Al Fatako adar armatuek berretsi egin dute Israelekiko su-etena onartzekoezinbestekoa dela hura Gazan ez ezik Zisjordanian ere indarrean jartzea. Gainera, su-etena bi aldeena izan dadila exijitu dute. Hala egin ezean erasoekin segituko dutela ohartarazi dute. Hain justu, 35 urteko israeldar bat hil dute Kassem kohete bat jaurtiz Gaza ondoko Sderot hiri israeldarrera. Armadak 11. egunez Gazako eskualdeari erasotzen segitu, eta Hamasi lotutako polizia etxe bat bonbardatu du. Ez dago argi biktimarik izan denetz.

Israelgo Gobernuko lehen ministro Ehud Olmertek ohartarazi du Israelgo armadak erasoekin segituko duela, erresistentzia palestinarrak kohete jaurtiketa eten zein ez. «Inork ez du immunitaterik». Armadak Zisjordanian palestinarrak atxilotzen dihardu, egunotan bezala. Belenen eta Kalkilian gutxienez lau palestinar atxilotu ditu, eta Jerusalemen 800 bat langile atxilotu ditu, lan baimenak ez dituztela argudiatuta.

Bestalde, duela gutxi Ramalako kartzelan hilda agertu den Ibrahim Sharara preso politikoaren familiak ukatu egin du hark bere buruaz beste egin izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.