Zisjordaniara sartzen saiatuko dira ostiralean ehunka giza ekintzaile
Tel Aviveko Ben Gurion aireportuan hartuko dute lurra ostiralean mundu zabaleko ehunka giza ekintzailek. Zisjordaniara joateko asmoa dute han bizi diren palestinarrei elkartasuna adierazi eta nazioartean euren egoera salatzeko. Litekeena da, ordea, deportatuak izatea; izan ere, ekintzaileek ohikoa duten estrategia alboratuko dute oraingoan bisitaren benetako arrazoiak argi eta garbi azalduz; Palestinara doazela. Zisjordaniako gobernuz kanpoko hogei bat erakunderen antolatu dute ekimena eta orotara 600 eta 800 artean elkartzea aurreikusi dute. Israelek, berriz, probokaziotzat jo du ekimena, eta «mugan ongi etorria emateko dena prest» dagoela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu