Nazioarteko albiste agentziek Etxe Zuriko iturrietan oinarrituta zabaldu dutenez, Robert Zoellick aukeratu du George Bush AEBetako presidenteak Munduko Bankuko presidente izateko, kargua utzi beharrean izan den Paul Wolfowitzen ordez.
Zoellickek 53 urte ditu, eta Bushen laguntzaile izana aholkularitzan zein gobernuko postuetan. Esaterako, Munduko merkatua liberalizatzea xede duen Rohako hitzarmenaren bultzatzaileetako bat izan zen Bushen lehen agintealdian. Ondoren, Estatu idazkariordea izan zen, eta besteak beste, Txinarekiko harremanak eta Darfurko gatazkaren ingurukoak kudeatu zituen.
Iaz utzi zion AEBetako Gobernuko kide izateari Godlman Sachs inbertsio bankuan lanean hasteko.
Wolfowitzek, berriz, kargua utzi behar izan du hainbat irregulartasun egin dituelako. Besteak beste, Munduko Bankuko funtzionari duen bikotekideari zegokiona baino askoz soldata handiagoa jarri zion.
Mundua
Zoellick hautatu du Bushek Munduko Bankuko presidentetzarako, Wolfowitzen ordez
53 urte ditu eta AEBEtako Gobernuko Estatu idazkariorde izana da. Etxe Zuriko iturriek zabaldu dute albistea, eta baieztapen ofiziala gaur espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu