Zortzi pertsona hil dira gaur Gazan (Palestina), bonba batek eztanda eginda. Hamas erakundeak jakinarazi duenez, bere kideak ari ziren lehergailua manipulatzen, eta hau lehertu egin zaie. "Istripua" izan dela dio Hamasek, eta "Israelen kontrako operazio berezia" ari zirela prestatzen.
Bet Lahie herrian izan da gertaera, eta etxe bat hondatu egin du leherketak.
Hildakoen artean, sei Hamaseko milizianoak dira eta bi zibilak -bat haurra da-. Dozenaka lagun zauritu egin dira.
"Nahiz eta hau gertatu, bide beretik segituko dugu", esan du Hamasek.
Palestina
Zortzi lagun hil dira Gazan, Hamaseko kideei bonba batek eztanda egitean
"Israelen kontrako operazio berezia" ari ziren prestatzen. Hildakoen artean, sei Hamaseko milizianoak dira eta beste biak zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu