Irudia. Pakistan
ZORTZI LAGUN HIL DITUZTE BONBA ERASOZ
Bonba bat leherrarazita, gutxienez zortzi lagun hil eta hemeretzi zauritu dituzte Pakistan iparraldean, Pashat hiriko merkatuan. Bajaur eskualdeko komunikabideen arabera, zauritu asko larri zeuden, eta erietxera eraman dituzte. Irudian, salbamendu zerbitzuetako kideak ikus daitezke, zaurituetako bat Peshawar erietxera eramaten. Bajaurreko funtzionario Jamshed Khanek adierazi du bonba denda baten barrualdean zegoela, eta urrutiko kontrol bidez aktibatu ote duten argitu nahian ari dira ikerketa zerbitzuak. FATA Administrazio Federala osatzen duten tribu eremuetako bat da Bajaur eta Afganistanekiko mugan egonik gune gatazkatsua da .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu