MUNDUA

Zortzi lagun hil eta 30 zauritu dira Kolonbian izandako eraso batean

Inzako kuartel militar baten kontra egin dute erasoa, eta Kolonbiako armadak FARCi egotzi die egiletza.

2013ko abenduaren 7a
17:51
Entzun

Caucako departamentuan dago Inza, Kolonbiako hego-mendebaldean. Gutxienez zortzi lagun hil eta 30 zauritu dira bertako kuartel batean goizean izandako eraso batean. Auto bat lehertarazi dute; hildakoetako sei militarrak dira, eta bi, zibilak.

"Gertaera honek argi adierazten du FARCek era sistematikoan jarraitzen duela terrorismo ekintzak egiten gizarte zibilaren kontra, herritarren bizitza arriskuan jartzen", adierazi du armadak, eta doluminak adierazi dizkie hildakoen senide eta lagunei".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.