Gutxienez, zortzi lagun zauritu dira gaur Montevideon, Uruguaiko Gobernuaren Lan Ministerioaren egoitzan izandako leherketa batean. Ustez, gas leherketa bat izan da. Polizia gertaera ikertzen ari da.
Eztandak kalte handiak eragin ditu eraikinean; besteak beste, beira denak hautsi dira.
Han hamaikak bost gutxi zirela izan da leherketa.