munDUA

Zortzi militar eta Al Kaedako hamabi kide hil dira Malin

2009ko ekainaren 17a
12:57
Entzun
Maliko armadak Al Kaedaren gune bati eraso egin dio eta, borroken ondorioz, zortzi militar eta Al Kaedako hamabi kide hil dira, Maliko iturri ofizialek esan dutenez.

Aljeriako mugatik gertu egin du erasoa, herrialdeko iparraldean.

Ekainaren hasieran Al Kaedak Edwin Dyer Erresuma Batuko turista hil zuen han -urtarrilean bahitu zuen Nigerren-. Hilketa horren ostean, Amadou Toure Maliko presidenteak jakinarazi zuen lehentasun gisa hartu dutela talde haren aurkako borroka. Al Kaedak bahituta du oraindik Werner Greiner turista suitzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.