Ekialde Hurbila

Zortzi palestinar eta Israelgo bi soldadu hil dira Gazan izaten ari diren enfrentamenduetan

Zortzi palestinar hil eta beste 18 zauritu –horietatik zortzi larri– dituzte Israelgo militarrek Rafah errefuxiatu gunean eginiko operazio zabalean. Tiroz eraso diote militarrek palestinarrei Gaza hegoalden dagoen gune horretan. Eraso horien ondorioz, Israelgo bi milita ere hil dira enfrentamenduetan. Rafah-ko biztanleen arabera, 30 tanke ingururekin, hondeamakinekin eta helikopteroekin sartu dira militarrak errefuxiatu gunera. Iturri palestinarren arabera, Israelgo armada kontrabandorako erabiltzen diren lur-azpiko tunelak suntsitzeko sartu dira militarrak errefuxiatu gunera.

2003ko abenduaren 23a
14:59
Entzun
Lekukoen arabera, hildako gehienak 'Apache' motako helikoptero batek misil bat bota ondoren izan dira, palestinarrek tiroz erantzuten zieten bitartean. Halaber, Israelgo frankotiratzaileak teilatu gainetan daudela diote lekukoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.