Gutxienez zortzi pertsona hil dira bart Honduras hegoekialdean autobus txiki baten aurka izan den erasoan. Poliziak ez du oraindik erasoaren gaineko datu askorik eman, baina inguruan AK-47 fusilaren bala-zorroak aurkitu dituztela jakinarazi du. Cesar Rosales Polizia buruak esan du erasotzaileak autobusa noiz pasako zain zeudela.
Hildakoak lau emakume eta lau haur dira. Haurretako bat ospitalera bidean hil da. Gidaria zaurituta dago. Poliziak esan duenez, autobusa ez da publikoa, eta zerbitzu pribatua eskaintzen ari zen, Olancho departamentuan, Juticalpara bidean.
Mundua
Zortzi pertsona hil dira Hondurasen, autobus baten kontrako erasoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu