AEB-ak

Zortzi pertsona hil dituzte tiroz AEBetako Atlanta hirian

21 urteko gazte bat atxilotu du Poliziak, baina oraindik ez dago argi tiroketaren arrazoia.

Larrialdi zerbitzuetako kideak gorpu bat ateratzen, bart gauean Georgiako Atlanta hirian. ERIK S. LESSER, EFE
arantxa elizegi egilegor
2021eko martxoaren 17a
08:52
Entzun

AEBetako Atlanta hiriko hiru masaje etxeetan izan ziren atzo tiroketak. Orotara, zortzi pertsona dira hildakoak; horietatik zazpi, emakumezkoak. Poliziak 21 urteko gazte bat atxilotu du, hilketen erantzulea delakoan. Iturri ofizialek ez dute argitu hilketen zergatia, baina bai zehaztu dute biktimetatik sei asiar jatorrikoak direla. Dena den, ez dute baztertzen lapurreta ahalegin bat izatea ere.

Berrogeialdian asiar jatorriko herritarren aurkako erasoak eteteko helburuarekin sortutako Stop AAPI Hate elkarteak salatu du, hilketen arrazoia edozein dela ere, gertatutakoak areagotu egingo duela beldurra asiar jatorriko estatubatuarren artean. Elkartearen datuen arabera, martxoan soilik 3.800 eraso jasan dituzte herritar asiar-amerikarrek.

Atlantan gertatutakoa argitu artean, AEBetako beste hainbat hiri handitan segurtasun neurri bereziak jarri dituzte, komunitate horretako kideak nagusi diren auzo eta inguruetan, Seattlen eta New Yorken, esaterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.