Srebrenicako sarraskia

Zortzi polizia ohi atxilotu dituzte Serbian, Srebrenicako sarraskian parte hartu zutelakoan

1995ean, 8.000 gizonezko musulman baino gehiago hil zituzten Srebrenican.

Iaz Hagan (Herbeherak) Srebrenicako sarraskia salatzeko eginiko kontzentrazioa. BART MAAT, EFE
2015eko martxoaren 18a
10:13
Entzun

Serbiako Fiskaltzak zabaldutako informazioaren arabera, zortzi polizia ohi serbiar atxilotu dituzte, 1995ean Srebrenican (Bosnia eta Herzegovina) egindako sarraskian parte hartu zutelakoan. Fiskaltzak nabarmendu duenez, lehen aldiz atxilotu dute norbait Serbian, sarraski harekin "zuzeneko" lotura duela egotzita. Lehendik, Ratko Mladic eta Radovan Karadzic Bosniako serbiarren buruzagi ohiak atxilotu zituzten, besteak beste, 2011n eta 2008an.

Ratko Mladic jeneralaren agindupean ziren tropa serbiarrek 8.000 gizonezko musulman hil zituzten Bosnia eta Hertzegovinako Srebrenica hirian. Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak 2007an Srebrenican gertatutakoa genozidioa izan zela onartu zuen. Mladic-ez gain, Karadzic ere ari dira epaitzen Hagan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.