Frantzia

Zortzi urteko haur bati deklarazioa hartu dio Poliziak, "terrorismoaren apologia" egiteagatik

Nizako komisarian deklaratu behar izan zuen atzo haurrak, gurasoen eta abokatuaren laguntzarekin. Ikastetxeko zuzendariak jo zuen Poliziara, haurrak "ni terroristekin nago" esan omen zuelako ikasleei Charlie Hebdo ote ziren galdegin zietenean. 

'Charlie Hebdo' aldizkariaren atentatuen osteko lehen zenbakiaren azala. HERBERT P.OCZERET / EFE
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko urtarrilaren 29a
07:54
Entzun

"Zergatik? Profetaren karikatura egiten duenez, ni terroristekin nago". Esaldi hori erantzun omen zion 8 urteko haurrak irakasleari ikastetxean Charlie Hebdo ote ziren galdegin zietenean. Horren berri izatean, ikastetxeko zuzendariak Poliziara jo zuen, eta komisariara joateko deia egin zien haurrari eta horren gurasoei. Polizia iturrien arabera, "hain erantzun errradikala" zergatik eman zuen argitze aldera deitu zuen haurra deklaratzera. "Terrorismoaren apologia" egin ote zuen jakin nahi zuten.

Terrorismoa zer zen erantzuten jakin ez

Atzo iluntzean deklaratu zuen haurrak Poliziaren aurrean. Ordu erdiz izan ziren Nizako komisarian haurra eta gurasoak, M. Sefen Guez Guez abokatuarekin batera. "Hau absurdoa da", azaldu dio Le Parisien egunkariari haurraren abokatuak: "Zentzugabea eta neurriz kanpokoa da 8 urteko haur bati deklaratzera deitzea".

Polizia etxean zeudela haurrari "terrorismoa" zer zen galdegin ziotela azaldu du abokatuak, eta haurrak ez zuela jakin erantzuten. 

Auziak aurrera egingo ote duen erabaki beharko dute orain. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.