Ezbeharra 08:00 inguru zirenean gertatu da, Tolosan, Okzitanian. Tarn ibaia zeharkatzen duen zubi eseki bat igarotzen hasi da baimendua baino pisu handiagoa zeraman kamioi bat, eta zubia bertan behera erori da. Une hartan, beste ibilgailu bat ere bazegoen zubian.
Lekukoen arabera, hiru lagun zihoazen autoan, eta haietako bat, 15 urteko gaztea, hil egin da. Beste bat, emakumezkoa bera, bizirik atera dute uretatik, eta beste baten bila ere badabiltza oraindik. Kamioiko gidaria ere ez da agertu oraindik.
Zubia 150 metro luze eta bost metro zabal zen, eta 2003an berritu zuten. Zubi horrek Tarn ibaia zeharkatzen zuen, eta 1935ean eraiki zuten, haren aurretik zegoen egurrezko zubia uholdeek eraman baitzuen.