MUNDUKO GIZARTE FOROA
Zurichen protestak egin dituzte Foroaren aurka
Protestarik ez zen falta atzo Foroaren kontra. Ez Davosen bertan, Zurichen baizik; bertatik iragaten baitira bilkurara doazen ordezkariak. Hala, aireportuan 200 pertsonak eserialdia egin zuten, Poliziak haiek sakabanatu arte. Era berean, hiriburuko errepide eta zubi bana okupatu zituzten manifestariek, baina Polizia iritsi aitzin lekuak hustu zituzten. Foroari «handi-mandien bilkura» iritzi zioten protestagileek. Gainera, Davoseko Foroaren sortzaile Klaus Schwabi erretiratzeko eta Foroa berorrek eramateko eskatu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu