«Nazio eta klase zapalkuntza» salatu ditu Jarkik

2023ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Jarki antolakundeak ekitaldi bat egin zuen atzo, irailaren 27ko Gudari Egunaren atarian, aldarrikatzeko egun hura ezin dela «iraganeko kontu» bilakatu. Hala, Errenteriako (Gipuzkoa) ekitaldira bertaratutako dozenaka lagunek salatu zuten «Euskal Herriak pairatzen duen nazio zein klase zapalkuntza» oraindik ere indarrean dagoela, eta hura klase gatazkaren isla dela.

Horiek hala, Jarkiko kideen esanetan, Euskal Herriko langileak «nazio zein klase izaera kontzientzia» mantentzen duten heinean, «gudarien borroka ez da ilunetan eroriko». Era berean, langileria antolatuta mantentzeko deia egin dute, Espainiako eta Frantziako estatuen «jazarpenari» aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.