«Oroitzapen txarra» Estebanentzat

2023ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuko EAJko bozeramaile Aitor Estebanek ez du oroitzapen onik Lizarra-Garaziko prozesuari lotuta. Harentzat, «ez zen esperientzia ona izan». Lizarra-Garazi mugarria izan zen estreinako aldiz hainbat alderdiren eta eragileren adostasuna lortu zuelako, baina, azkenean, zapuztu egin zen. EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik prozesu horren «norabidea» berreskuratzeko deia egin du, baina Esteban ez dago horren alde.

«Nik oroitzapen txarra dut, zeren eta, azkenean, nahi izan zuenean, ETA joan egin zen, eta ezker abertzaleak ez zuen ihesaldi hori gaitzetsi; eta ez zuen egin, gainera, Blanco teniente koronela hiltzera joan zenean», esan du ETB1en. Estebanek uste du Lizarra-Garaziko itunean «denen konpromiso handia» egon zela: «Eta nire alderdi guztiarena, bakea benetan lortzeko». Baina prozesua zapuztu egin zen, «ETAk eta ezker abertzaleak interes politikoa» zutelako, EAJko diputatuaren arabera: «Irudi bat eman nahi izan zuten, eta, gero, joan egin ziren».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.