Osasunbidean ere, pazienteak sare pribatura

2023ko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Fernando Dominguez Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria parlamentuan mintzatu zen atzo, eta aitortu zuen Osasunbideko pazienteak sare pribatura bideratuko dituztela aurrerantzean ere, nahiz eta «salbuespen» kasuetan izan. Sailburuak onartu zuen itxaron zerrendak oso luzeak direla —«onargaitzak», haren hitzetan—, eta horiek laburtzea «lehentasunezkoa» dela gobernuarentzat. «Zenbaki bakoitzaren atzean, pertsona bat dago, diagnostiko baten zain dagoen pertsona bat... Denok gara zerrendak luzatzearen erantzule». Horregatik, datorren astetik aurrera hiru ardatz dituen plan estrategiko bat abiatuko du gobernuak: zerbitzuen eskaintza handituko du itxaron zerrendan dauden pazienteen kopurua murrizteko; profesionalak kontratatuko ditu, eta, ezin denean, bertako langileekin «autokontzertatuko» ditu; eta, azkenik, sare pribatura bideratuko ditu eriak. Dominguezek esan zuenez, azken bide hori «salbuespen» kasuetan baino ez da erabiliko. Hiru milioi euroko inbertsioa egingo dute neurriok abiarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.