Felipe Juaristik poema liburu berria aurkeztuko du gaur Donostian

'Aingeruen angelua' izenburua du, eta Luces de Galibo etxearekin plazaratuko du, euskaraz eta gaztelaniaz

gorka erostarbe leunda
2011ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Poema luze bat, 60 zatitan banatua. Horixe da Aingeruaren angelua Felipe Juaristiren liburu berriak dakarrena. Malagako (Espainia) Luces de Galibo argitaletxeak zerbait plazaratzeko gonbita egin, eta berak euskaraz egindakoa behar zuela erantzun zien. Euskaraz eta gaztelaniaz aterako du liburua, aldi berean.

Juaristik ohikoa duen gaia jorratzen du poema liburuan, identitatearena: «Gure baitarekin dugun borroka. Gure baitan dagoen bestea. Zer garen eta ez garen, eta non gauden». Surrealismo irudiek dakarte berritasuna oraingoan. Gaur aurkeztuko du liburua, Donostiako Mitxelena kulturunean, 19:30ean, Juan Ramon Makuso idazle eta adiskidearen laguntzaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.