EH Bilduk salatu du «inkisitoriala» dela Goioaga inputatu izana

Abokatuaren aurkako akusazio «maltzurrak» eta «frogatu gabeak» egitea egotzi dio koalizioak fiskaltzari

Laura Mintegi eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak, atzo, Gasteizen egindako agerraldian. BERRIA.
Edurne Begiristain.
Gasteiz
2013ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
EH Bildu koalizioak berretsi egin du Iñaki Goioaga abokatua aurkeztuko duela Espainiako senatari izateko, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ETAko kide izatea leporatuta inputatu eta gero.Laura Mintegi eta Julen Arzuaga legebiltzarkideek Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren erabakia gogor salatu dute: «Jarrera inkisidore horiek iraganekoak dira». Koalizioko kideen ustetan, Auzitegi Nazionalak «izaera politiko» nabarmena du, eta «salbuespeneko jurisdikzioa» aplikatzeko erabiltzen da.

EH Bilduk Goioaga proposatu izanari UPDk jarritako salaketa bere egin zuen herenegun fiskaltzak.Arzuagak gogorarazi du jada Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak «ahalegin hutsala» egin zuela Goioagaren izendapena oztopatzeko, eta oraingoan auzia auzitara iritsi dela «salaketa maltzur» baten bitartez.Salatu duenez, Espainiako Gobernuak «erasoaldi penala» abiatu du beren hautagaiaren aurka, akusazio «maltzurrak» eta «frogatu gabeak» erabilita. «Justiziara jo dute ideiak eta erabaki politiko legitimoak kriminalizatzeko».

Fiskaltzaren erabakia gogor salatzeaz gainera, Goioagari «erabateko elkartasuna eta berotasuna» ere agertu dio EH Bilduk.Bihar zortzi izendatuko ditu Eusko Legebiltzarrak hiru senatariak: Goioaga ez ezik, EAJko Jokin Bildarratz eta PSE-EEko Tontxu Rodriguez aukeratuko ditu. Mintegiren esanetan, «ez dago inolako arrazoirik» hautagaiz aldatzeko, eta, beraz, eutsi egingo diote hautagaiari.

«Eskubide guztien jabe»

Juan Jose Lucas Senatuko presidenteorde lehena ere Goioagaren izendapenaz mintzatu da. Adierazi du Senatuak «zorrotz» beteko duela legedia abokatuaren kasuan, baina gaur-gaurkoz ez dagoela erabaki judizialik haren izendapena eragozteko. Gaineratu du Senatuan parte hartzekoezinbestekoa dela legezko baldintza guztiak betetzea eta «borondate politikoa» izatea «Espainiako herriaren ordezkari gisa» jarduteko.

PSE-EEk salatu duenez, berriz,Goioagaren aferari «etekina» ateratzen ari zaizkio EH Bildueta PP. Jose Antonio Pastor eledunaren ustetan, bi alderdiak «joko maltzur» batean murgildu dira elkarri egindako akusazioekin, eta biei «mesede» egiten die eztabaida horrek. Nolanahi ere, «harrituta» geratu da polemikarekin, Goioaga bere «eskubide osoen jabe» dela iritzi diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.