Katalunia. Burujabetzaren aldeko adierazpena

Galdeketa legeari begira

Burujabetzari buruzko adierazpena onartu ondoren, hurrengo urratsa Kataluniako Legebiltzarrak galdeketa legea onartzea daJuridikoki ezertara behartzen ez duen galdeketarako mekanismoak lantzen ari dira

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2013ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Kataluniak subjektu politiko eta juridiko subirano izateko zilegitasun demokratikoa duela jaso eta onartu zuen legebiltzarrak burujabetzaren aldeko adierazpena, herenegun. Abiatu dute, beraz, 2014an burujabe izan nahi duten galdetzeko prozesua, eta orain datorrena Legebiltzarrean galdeketa legea onartzea izango da. Eperik ez dute jakinarazi, baina legea lantzen ari dira ERC eta CiU.

Trantsizio nazionalean juridikoki ezertara behartzen ez duen galdeketa prestatzen ari dira orain, «politikoki berriz, garrantzi handikoa». Francesc Homs Kataluniako Gobernuaren bozeramaile eta Presidentetza kontseilaria izan da bide orria landu dutenetako bat. Haren ustez, «garrantzitsuena da Kataluniako herritarren ahotsa entzutea, eta galdeketa izatea, baina ez haiek [Espainiako Gobernua] Estatuaren eskuduntza dela dioten hori». Atzo Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek argi utzi zuen «legea bete eta betearaziko» duela.

Estatutuaren babesa luke galdeketa legeak «Espainiako legea» denarena. Indarrean dagoen legedia ez du urratzen, eta, era berean, herritarren nahia zein den argi geratuko litzateke. «Estatutuak dio Kataluniak eskuduntza esklusiboak dituela erreferendumak ez diren galdeketetan».

Galdeketa aurrera eramateko mekanismoak ari dira prestatzen orain, tresna baliagarriak. 2009 eta 2011 artean Kataluniako ia 200 udalerrik egindako galdeketen antzeko arauak lituzke. Arau horiek ez daude ezarrita, lehenik legea bera onartu behar delako, baina aurreikusten dute 16 urtetik gorako herritarrek eman ahal izatea euren iritzia, eta, beraz, ez litzateke hauteskundeen errolda ofiziala erabiliko.

Espainiako Estatuarekin ere «aurki» jardungo dira prozesuaz. Bilera egingo du Artur Mas Generalitateko presidenteak Espainiako presidente Mariano Raxoirekin, «galdeketa bat hitzartzerakoan Espainiako Gobernuari zuzentzeko beharra» ikusten dutelako. Raxoik atzo aurreratu zuenez, «adierazpenak ez du ezertarako balio». Espainiako errege Juan Carlos Borboikoarekin ere bilera egingo du Masek.

Espainiaren erantzuna jakinekoa dute, eta, horregatik, Europara begira daude. Asmoa da galdeketak katalanen gogoa erakustea Europako Batasunari, eta herritarren erabakitzeko eskubideaz ari den EBko Itunaren 2.artikulua baliatzea Europak Katalunia onar dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.