Albistea entzun

Ezker abertzalea, Alternatiba, Aralar eta EA grebara deitzeko batu dira

«Ez da egia kalera irteteak ez duela ezertarako balio» esan, eta protestarekin PP mintzeko eskatu dute
Dani Maeztu, Unai Ziarreta, Amaia Agirresarobe eta Niko Moreno, atzoko agerraldian.
Dani Maeztu, Unai Ziarreta, Amaia Agirresarobe eta Niko Moreno, atzoko agerraldian. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2012ko martxoak 27 - Bilbo

Ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek osteguneko greba orokorrarekin duten «konpromisoa» adierazi dute, elkarrekin egindako agerraldi batean. PPren gobernuaren lan erreformari «aurre egiteko» kalera ateratzeko garaia dela diote lau alderdiek. Uste dute erakutsi beharra dagoela herritarrak krisi ekonomikoaren kontra Espainiako Gobernuak ezarritako ereduaren aurka daudela, PPren neurrien helburua «sistema bera salbatzea delako».

EAko Unai Ziarretak eta Alternatibako Amaia Agirresarobek Aralarreko Dani Maezturekin eta ezker abertzaleko Niko Morenorekin egindako agerraldian lau ordezkarien izenean adierazi dutenez, mobilizatu beharra dago «krisia aitzakia gisa erabiliz Madrilen martxan jarri dituzten politika neoliberalaren aurka», «lan eta gizarte eskubideetan atzerapauso argia ekarri dutelako», eta ezarri dituzten murrizketek «langabezia eta desberdintasunak handitzea eta pobrezia areagotzea besterik ez baitute ekarri».

«Ezin gara geldirik geratu», adierazi dute Agirresarobek eta Ziarretak. «'Aski da' esateko garaia iritsi da», herri mobilizazio «masiboa» egitekoa.

Hain zuzen, lau alderdien ustez, PPk Espainiako Gobernuan «erabateko gehiengo erosoa» izanik ere, «egia da greba orokorraren arrakastak min egingo diela. Haiek kontrakoa esan arren, ez da egia kalera irteteak ez duela ezertarako balio».

Eredu berrirako, burujabetza

Mobilizatzeko deia egin diete, beraz, euskal herritarrei. Izan ere, «herri gisa» erantzutea ere garrantzitsua da politikarien hitzetan, «estatuen inposaketatik urrun dagoen beste egitura sozioekonomiko baten beharra» aldarrikatzeko.

Krisia gainditzeko «bide» bezala burujabetza aldarrikatu dute: «Madrilekiko eta Parisekiko menpekotasunak ahuldu egiten gaitu, egoera honi guk nahi bezala aurre egiteko behar ditugun tresnarik gabe uzten gaituelako». Ildo horretan, «behin eta berriro eskatu dugun eta euskal jendartearen gehiengoak nahi duen» lan harremanetarako euskal esparrua oraindik lortu gabe dagoela gogoratu dute.

Hori ikusirik, «benetako alternatiba sozioekonomiko bat egituratzeko bidean aurrera egitea» ezinbestekoa dela aldarrikatu dute. «Bere oinarria burujabetza politiko eta ekonomikoa izango da, eta eredu berri bat lortzeko bidea zehaztuko du. Alternatiba horrek egungo egoerari buelta emateko aukera emango du, gure baliabideen jabe izanik, geure egitura sozioekonomiko propioa egituratzeko gaitasuna emango diguna».

Horregatik guztiagatik, osteguneko greba orokorrean «desadostasuna erakusteko» kalera ateratzeko deia egin die herritarrei lau alderdiek, «jendartea bera baita jendartea aldatzeko indarra daukana».

Babesak, arbuioak, zalantzak

Gainerako alderdiek ere argitu dute grebarekiko jarrera, eta badira osteguneko deialdiari atxikimendua adierazi dioten alderdi gehiago: Ezker Batuak, Ezker Anitzak, NaBaik, Bilduk eta Amaiurrek bat egin dute sindikatuen deiarekin. PPk, UPNk eta PPNk, berriz, mobilizaziorako deia kritikatu eta haren aurka egin dute, argi.

Sozialistek eta jeltzaleek anbiguotasunari eutsi diote. EAJk adierazi du ez dela grebetarako garaia, baina egoki iruditzen zaiena egiteko askatasuna eman die militanteei. Sozialistak, berriz, u epelean ari dira. PSNk jendaurrean babestu du mobilizazioa, grebarako arrazoiak badaudela argudiatuta. Eta, PSE-EEk adierazi du «formalki» ez duela protestan parte hartuko, haren alde dagoela agerian utzi duen arren.

Egoera deigarriak utzi ditu sozialisten jarrerak. Nafarroako zein EAEko gobernuak horien esku daude, eta, beraz, horiei dagokie gutxieneko zerbitzuak ezartzea. Jaurlaritzak agindutakoek, ordea, haserretu egin ditu sindikatuak. Gehiegizko zerbitzuak ezarrita grebaren indarra ahuldu nahi izatea egotzi diote.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Koordinazio batzordearen bileraren hasiera, atzo, Iruñean, Nafarroako Jauregian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Madrilek eta Iruñeak 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute 2020rako

Joxerra Senar

Metodologia zehaztuta, Nafarroak lehen bi urteetan gehiago pagatu zuenez, estatuak 138 milioi euro itzuliko dizkio. Aurtengo ekarpenari dagokionez, doikuntzak eginda «aldekoa» izatea espero dute
Sindikatuen banderak, atzo Bilbon eginiko manifestazioan. ©O. MATXIN EDESA / FOKU

Akordiorik eza FVEMeko zuzendarien errua dela salatu dute sindikatuek

Imanol Magro Eizmendi

CCOOk, LABek eta UGTk bilera eskatu diote Bizkaiko patronalari hilaren 12ko asterako. ELAk greba mugagabearen aukera aipatu du
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria Maria Jesus Montero Ogasun ministroari begira. ©Iñigo Uriz / Foku

Estatuak 138 milioi itzuliko dizkio Nafarroari abenduan

Joxerra Senar

Hitzarmen Ekonomikoaren koordinazio batzordean Madrilek eta Iruñeak 2020rako 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute, eta aurreko bi urteetako likidazioa Nafarroaren aldekoa da; aurtengoa ere «aldekoa» izatea espero da

Petroliontzi bat Gazpromen egoitza inguruan, San Petersburgon. ©ANATOLi MALTSEV / EFE

Errusiako petrolioari 60 dolarreko muga jarri dio Europako Batasunak

Iker Aranburu

Astelehenean jarriko du indarrean, hango petrolioa erosteko ia erabateko debekuarekin batera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.