Kronologia

2013ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
SOBIETARREN INBASIOA

•1979. SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko tropak Afganistanen sartu ziren, gobernu komunistari gerrillari islamisten aurkako borrokan laguntzeko. AEBek, Pakistanek eta Saudi Arabiak armekin, diruarekin eta trebakuntzarekin lagundu zituzten gerrillariak.

•1986. AEBek Stinger misilak eman zizkieten islamistei, SESBen airekoak bota zitzaten.

•1987. Mohammad Najibullah presidente izendatu zuten.

•1989. Gerrak odolustuta, SESB erretiratu egin zen. Islamistek gobernuaren aurkako borrokarekin segitu zuten.

TALIBANEN AROA

•1992. Najibullahen gobernua erori egin zen, Afganistanen eta atzerrian laguntza oro galdu ondoren. Gobernuaren aurkako hainbat fakziok estatu islamiko bat aldarrikatu zuten, baina bertze batzuek ez zutenez onartu, gerrak jarraitu egin zuen.

•1994. Talibanen muturreko mugimendu islamista sunitak kanpaina militarra hasi zuen.

•1996. Talibanek Kabul hartu eta Emirerri Islamikoa aldarrikatu zuten. Ez zuten herrialde osoa hartu, eta talibanen arerioek Iparraldeko Aliantza sortu zuten.

•1998. AEBek aire erasoak egin zituzten, Al-Qaedaren ustezko baseen aurka.

•2001. Talibanek Ahmed Xah Massud Iparraldeko Aliantzako burua hil zuten, irailaren 10ean.

AEB-EN INBASIOA

•2001. Irailaren 11ko erasoen ondoren, AEBek Afganistan inbaditu zuten talibanek Al-Qaeda babestu zutela argudiatuta. Hamid Karzai behin-behineko presidente izendatu zuten.

•2002. ISAF nazioarteko tropak hedatu ziren. Talibanek gerrilla borrokari ekin zioten.

•2004. Konstituzio berri bat onartu ondoren, Karzaik hauteskundeak irabazi zituen.

•2005. Parlamenturako hauteskundeak egin ziren 30 urtean lehenbiziko aldiz.

•2009. Hauteskundeetan iruzurra egotzi arren, Karzai presidente izendatu zuten. AEBek 100.000 soldadu zituzten Afganistanen.

•2010. Atzerriko tropek 2014an ezarri zuten erretiratzeko epea.

•2012. Talibanek Dubain bulego bat ezartzea onartu zuten, elkarrizketei bidea irekitzeko.

•2013. AEBek talibanekin elkarrizketak hasiko dituztela iragarri ondoren, Karzaik uko egin dio parte hartzeari. Prozesua Kabulek zuzentzea aldarrikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.