Eresbilek 26.000 dokumentu gehiago edukiko ditu laster

Musikaren euskal artxiboak 216.206 dokumentu ditu, liburu, ikus-entzunezko eta bestelakoen artean

Erredakzioa
Donostia
2014ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Eresbil musikaren euskal artxiboak 26.000 dokumentu gehiago eduki ditu laster. Errenteriako (Gipuzkoa) egoitzan daude jada, baina sailkatzeke eta katalogatzeke daude. Dokumentu, partitura, ikus-entzunezko eta bestelakoen artean, eta 26.000 horiek kontuan hartu gabe —Herri Irratiaren audio artxiboarenak dira 23.000—, 216.206 dokumentu ditu artxiboak.

Krisi ekonomikoa dela-eta azken urteotan aurrekontua murriztu behar izan dutela jakinarazi du Jon Bagues zuzendariak, eta horrek haien erosteko ahalmena mugatu duela. Halere, horri aurre egin diote dohaintzekin eta beste instituzio batzuekin egindako trukeei esker, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.