Atom Egoyanen 'The Captive'-ek ez hotz ez bero utzi ditu ikusleak Cannesen

Nuri Bilge Ceylanek Anatoliako hotel baten jabearen bizitza erakutsi du hiru ordu pasatxoko 'Winter Sleep' filmean

Agentziak
Cannes
2014ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Txistu ere jo zioten, uneren batean, atzo Cannesen, Atom Egoyanen The Captive filmari. Jatorri armeniarreko zinemagile kanadarrak zinema jaialdiaren Sail Ofizialean aurkeztu zuen thriller kutsuko filma, baina ez hotz ez bero utzi zituen ikus-entzuleak. Benetako gertaera batean dago oinarrituta pelikula, eta kontatzen du haur baten desagertzea Kanadako eremu elurtu batean. Hiru dira protagonista nagusiak: bahitzailea, gertaera ikertuko duen polizia eta aita. Hain zuzen, Ryan Reynoldsek jokatu du azken horren rola. «Beren akatsen ondorioekin bizi diren gizakien bizitza erakutsi dut», adierazi zuen Egoyanek, atzo. Sail Ofizialaren barruan, gainera, Nuri Bilge Ceylan turkiarraren Winter Sleep ere proiektatu zuten. Anatoliako hotel bateko jabearen istorio gordina narratu du hiru ordu pasatxoko filmean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.