Ibon Fernandez Iradi ez Espainiaratzeko eskatu dute

Paueko Auzitegiak gaur aztertuko du gaitz larria duen presoaren aurkako euroagindua; aske behar duela dio Herrira-k

Hodei Iruretagoiena.
2013ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Paueko Auzitegiak Ibon Fernandez Iradi euskal presoa Espainiaratu edo ez aztertuko du gaur. Espainiak bi estradizio eskaera egin zizkion Frantziari joan den maiatzean, eta horiek aztertuko dituzte gaur. Joan den urtarrilean jakinarazi zioten Fernandez Iradiri esklerosi anizkoitza duela, iazko udazkenean egindako froga batzuen ostean. Sendaezina eta degeneratiboa da gaitza, eta tratamendua zentro espezializatu batean jaso behar duela dio Jaiki Hadi medikuen elkarteak. Presoaren osasun egoera aintzat hartuta, Espainiaren eskaerak ez onartzea galdegin dio Herrira mugimenduak Paueko Auzitegiari, eta gaitz larriak dituzten hamabost euskal presoak askatzeko eskatu du.

2010eko ekainean, behin-behinean Espainiaratu zuten Fernandez Iradi, eta han preso zutela diagnostikatu zizkioten lehen osasun arazoak. Bi urte geroagoitzuli zuten Frantziara, eta Lannemezango espetxean dute preso geroztik. Etxerat elkarteak salatu zuen espetxeak «eragin zuzena» izan duela gaitzaren garapenean.

Arriaga ez urruntzeko eskaera

Bestalde, dozenaka lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Iruñean PPren egoitza aurrean, Josune Arriaga presoa ez dezatela berriz urrundu eskatzeko. Osasun egoera larrian du ama, eta hura ikustera ekarri zuten Topaseko espetxetik (Salamanca, Espainia) Iruñekora, baimen berezi batekin. Hamar urte zeramatzan presoak ama ikusi gabe. Herrira-k salatu du berriz urrunduz gero ezingo duela gehiago ikusi eta «krudelkeria» dela Topaseko kartzelara eramatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.