NATOk ariketak hasi ditu Estonian, independentziaz geroztiko handienak

2014ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Udaberriko Ekaitza izena eman dio NATOk Estonian hasi dituen ariketa militarrei. Denera, zortzi herrialdetako sei mila soldaduk parte hartuko dute, horien artean AEBetakoek, Erresuma Batukoek eta Frantziakoek. Estonian inoiz egindako maniobrarik handienak dira, SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunetik independentzia lortu zuenetik (1991). Ukrainako gatazkaren ondorioz, NATOk Baltikoko hiru errepubliketan —Estonian, Letonian eta Lituanian— daukan presentzia indartzeko asmoa du, Errusiari presio egiteko. Horregatik, AEBetako soldaduak gutxienez urte bukaerara arte geldituko direla jakinarazi du NATOk. Baltikoko errepublikez gain, Polonian eta Errumanian ere bere presentzia indartu du NATOk. Errumaniak ere ariketak hasi zituen atzo Itsaso Beltzean, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.