Barcinak dio lanpostuak galduko direla Donapea saltzen ez badute

Erredakzioa
Iruñea
2013ko urriaren 18a
00:00
Entzun
«Lanpostuak, dirua, eta ikerketarako aukera». Hori guztia galduko du Nafarroak Donapeako orubea Nafarroako Unibertsitateari saltzeko planak aurrera egiten ez badu. Hori uste du, behintzat, Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak. PSNri gogorarazi dio konpromisoa hartu zuela proiektu hori babesteko. «Akordioak betetzeko daude», erran du Barcinak. Zehaztu du, hala ere, Nafarroako Parlamentuak proiektua bertan behera uzteko legea onartzen badu bete eginen duela.

Lege proposamen hori datorren astean eztabaidatuko du Nafarroako Parlamentuak. Erakunde horren egoitzaren paretik, hain zuzen, manifestazioa abiatuko da gaur, 19:00etan, Donapea ez saltzeko eskatzeko. Hango irakasleek ikastetxean jarraitu nahi dute, eta hala azaldu dute jendaurrean, asteon, hainbat sindikaturekin eta gizarte eragilerekin batera. Orubea saltzeak Opus Deiri bakarrik egiten diola mesede salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.