Metroko 3. linea 2004ko aurrekontuan baino %38 gehiago kostatuko da

Erredakzioa
Bilbo
2013ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik aitortu du Bilboko Metroko 3. linea egiteko lanak %38 garestituko direla, 2004. urteko aurrekontuarekin alderatuz. Urte hartan, lanek 151 milioi euroko kostua izango zutela zehaztu zuten. Baina, gutxienez, 208 milioikoa izango da kostua. Lanak 2016ko abenduan amaituko dituztela esan zuen atzo Oregik, nahiz eta zati asko 2014ko amaierarako bukatuko dituzten. Txurdinagako tunelean egin dituzten aldaketek, adibidez, hamazazpi milioi euro garestitu dituzte lanak. Iraila baino lehen, Eusko Jaurlaritzak hitzarmen berri bat sinatuko du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, proiektuaren finantzaketa eta garapena ziurtatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.