Bilbo Basketek «ia miraria» beharko du gaur Bartzelona kanporatzeko

Bigarren partidako adore erakustaldiaren ondoren, Uxueko jokalarien nekea zama handiegia izan daiteke

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
«Ia mirari bat beharko dugu», Fotis Katsikarisi inork ezingo dio leporatu gaurko partidaren bezperan argi ez hitz egin izana. Bilbo Basketek ACBko final-laurdenetako hirugarren partida jokatuko du Bartzelonaren pistan (20:45, ETB1), eta irabaztea egundoko ezustekoa litzateke. Aurrera egiten duen taldeak Kanaria Handiaren edo Laboral Kutxaren aurka jokatuko du finalerdietan.

Bilbo Basketek herenegun adore erakustaldia emanda berdindu zuen kanporaketa (90-89). Lopezek, Mumbruk eta Grimauk beteranoen aurrerapauso bat eman eta kanporaketako lehen partidako itxura kaskarra garbitu zuten. Hala ere, taldeak behar baino gehiago sufritu zuen, eta hogei punturen aldea alferrik galtzeko zorian egon zen. Zergatik? Neke eta lesioen erruz, eta horiek dira Katsikarisen itxaropena ahultzen duten arrazoiak.

Bilbo Basketek bederatzi jokalari bakarrik erabili ahal izango ditu. Fran Pilepic eta Milovan Rakovic min hartuta daude, Kostas Vasileiadis ere ez dago bere onenean, eta Raul Lopez, Alex Mumbru eta Lamont Hamilton erregai gutxirekin iritsi dira ekainera. Sasoi gogorra izan da, tankera askotako arazoekin, eta askotan giharretan nabaritzen dela nabarmendu du Katsikarisek. Baina, tira, ezustekoa posible da, talde beteranoek euren burua dosifikatzen jakiten dute, eta presioa Bartzelonak du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.