Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Galdua

2013ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Etorkizunaren pozik gabe bizi gara, baina baita beldurrik gabe ere, etorkizunik gabe bizi baikara: etorkizunaren ideia desagertu egin da. Ez da ez dugula etorkizunik, ez da No Future punk hura, ez da nihilismo ilun bat, edo carpe diem bozkariozkoa, edan ase arte beretik, ez da beltz dagoela kontua, zaila dagoela bizimodua, edo honek, hitz hoberik ezean, okerrera egingo duen sentipena nagusitu dela bazterretan. Hortxe dago akaso gakoa: okerrera egingo duen sentipena nagusitu da. Alegia, guk ez dugu parterik etorkizuna egiteko garaian, egunean egunekoari eusten bada nahikoa lan, eta honek, zer ote da hau?, okerrera egingo duen sentipena nagusitu da, irudipena, errezeloa, ustea, eta dena berez bezala, halabeharrez, halaxe beharko balu bezala. Bikoitza da gure ezina: ezin egin etorkizuna, ezin pentsatu etorkizunik.

Etorkizunaren ideia bera baita galdu dena.

Zer gertatzen zaio lanik gabe gelditzen den pertsona bati? Etorkizuna denbora putzua bilakatzen zaiola, denbora galdua bilakatzen zaiola etorkizuna, aurrez galdua gainera, eta denbora hori nola edo hala betetzea beste zereginik gabe bizi dela.

Eta orain, denok sentitu dugunean aukera hori erreala dela, denbora galdua bihurtu zaigu etorkizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.