Arrabitek Garazi-Baigorriko Herri Elkargoa lortu du, doi-doi gaindituta abertzaleak

Lehen aldiz abertzale bat hautatu dute Iholdi-Oztibarre Elkargoko presidenteorde gisa: Daniel Oltzomendi

Daniel Olzomendi Izurako auzapeza. GAIZKA IROZ.
Aitor Renteria.
Baiona
2014ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Jean Mixel Galant Azkarateko abertzaleak ez du lortu Garazi-Baigorri Herri Elkargoko presidentzia atxikitzea, eta Arrosako auzapez Benat Arrabitek eskuratu du kargua. EAJko Arrabitek eskuin eta zentristen bozekin lortu du kargua. 28 kontseilarik bozkatu dute haren alde, 24k egin dutelarik Galanten alde. Txuri bozkatu du bakar batek. Presidenteorde postuetan ere, ozta-ozta gainditu dituzte abertzaleak. Pierre Eiherabide izanen da lehen presidenteordea 28 bozekin, Mixel Ozafrain Bankako auzapez abertzaleak 23 boz ukan dituelarik.

Bertze hiru Herri Elkargotan ere egin zituzten bozketak astelehen gauean. Benat CachenautIholdiko auzapeza izanen da Iholdi-Oztibarre Herri Elkargoko presidentea. Ezustekorik aipagarriena presidenteordeen izendatzearekin heldu da. Izurako auzapez Daniel Oltzomendi izendatu dute bigarren presidenteorde. Armendaritzeko auzapez eta Elkargoko presidente Lucien Delguek hautagaitza kendu zuen, ikusirik parean ukanen zituela Cachenaut eta abertzaleak. Cachenautek 25 boz lortu ditu, parean zen YvesOndartzen zerrendak 9 lortu dituelarik.

Aldaketa izan da Hazparneko Herri Elkargoan ere. Beskoitzeko lehen axuanta, Pascal Jocou, izendatu dute Herri Elkargoko presidente. Pascal Jocouk 26 boz eskuratu ditu, eta parean zuen Lucien Betbederrek zortzi boz ukan ditu. Bi ordezkarik bozkatu dute txuri.

Lehen aldiz emazte bat hautatu dute Bidaxuneko Herri Elkargoko presidente; Maider BehotegiBardozeko hautetsia izanen da presidente berria. Behotegik ez du zerrendarik ukan parean. 23 boz jaso ditu, eta alde eta bakar batek bozkatu duzuri.

Aste honetan

Gaur berean presidentea eta presidenteordeak hautatu behar dituzte hiru Herri Elkargotan, Amikuze, Errobi-Aturri eta Errobin, hain zuzen ere. Ostegunean, berriz, Zuberoa Herri Elkargoak du osoko bilkura. Joan den astean Jean Rene Etxegarai Aturri-Euskal Kostaldea Hiri Elkargoko presidente hautatu ondoren, egun hautatuko dituzte presidenteordeak. Hego Lapurdiko karguak geldituko dira deliberatzeko. Bi hautagaitzaren zurrumurrua zabaldu da. Batetik, Michel Hiriart Biriatuko auzapezarena, eta, bertze alde batetik, Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapezarena.

Errobi-Aturri Herri Elkargoan biltzen diren sei herrietako auzapezek haien karguak atxiki zituzten lehen itzulitik. Roland Hirigoien Mugerreko auzapeza izan da presidentea orain artean, eta hautagaitza aurkeztuko duela pentsatzekoa da.

Amikuzen ez dago aldaketarako parada handia, Jean-Jacques Loustaudodine Donapaleuko auzapezak bozen %50 lortu ondoren herriko bozetan. Errobi Herri Elkargoan, Paul Baudry Basusarriko auzapezak atxik dezake kargua, eta Zuberoan, Dominique Boscq Lakarriko auzapezak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.