Bozak baliogabetzeko eskatu du Brissonek

Miarritzeko emaitza zalantzan ezarri du UMPkoak, berrehun bozen jatorria susmagarria delakoan

Aitor Renteria.
Baiona
2014ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Joan den martxoaren 30eko Miarritzeko bozen emaitzen kontrako helegitea ezartzeko eskatu dio Max Brisson hautagaiak prefetari, eta, horren ildotik, bozen emaitza baliogabetzea. Brisson departamenduko UMPko buru eta Miarritzeko auzapeza izateko hautagaia kanpoan egon da hauteskundeak galdu ondoren. Egin duen lehen agerraldi publikoan jakinarazi du susmagarritzat jotzen dituela boz-emaileen zerrendako berrehun izenpetze. Susmoak piztu bezain laster, auzitegiko idazkariari dei egin zion, eskari formala bideratu ahal izateko.

Prefetak bihar jakinaraziko du ebazpena, Brissonek aurkeztutako salaketa aztertu ondoren. Ez du argitu baliogabe ditzakeen boz horiek, bozak errepikaraz ditzakeen edo Brissonen eskaria baztertuko duen.

Michel Veunac hautagai zentristak, sozialistekin eta ekologista zerrenda batekin elkartu ondoren, tarte txikiarengatik irabazi zituen Miarritzeko bozak; 425 bozengatik, hain zuzen ere. Brissonek eskuineko bertze bi zerrenda bildu zituen berearen baitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.