Komunikazioa

Eguzki Irratiak 30 urte beteko dituela eta, ekitaldi ugari izango dira bihar

Iruñeko irrati libreak laguntza ekonomikoa lortzeko maratoi batekin hasiko ditu gaur ospakizunak

Donostia
2012ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Iruñeko Eguzki irratiak urtebetetze eguna du bihar, 30 urte beteko ditu hiriburuko ahots guztien bozgoragailu gisa. Urte osoan zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte urteurrenarekin lotuta, baina biharkoa izanen da festa egun handiena. Eguerditik aurrera, aperitiboez eta musikaz gozatzeko aukera izango da Nabarreria kalean. Arratsaldean, kalejira bat egingo dute Gaztelu plazatik abiatuta eta, brindis herrikoi batekin emango diote amaiera. Bukatzeko, afaria antolatu dute Bullicio Pamplones peñan, 21:30ean. Txartelak Karmen kaleko herriko tabernan erosi daitezke.

Giroa berotzeko asmoz, irrati libreak gaurtik hasiko ditu ospakizunak, laguntza ekonomikoa lortzeko maratoi batekin. Etxeko saio guztiak martxan jarriko dituzte eta, etengabe emitituko dute egun osoan zehar. Irratiko arduradunek azaldu dute egungo krisi ekonomikoaren harira finantziazio arazoak dituztela. Azken urteetan harpidedun kopuruak behera egin duela nabarmendu dute eta, ondorioz, defizita duela irratiak. Hala ere, egindako bidean Eguzkide izan diren guztiek emandako laguntza txalotu dute eta, proiektuari ilusioz eutsiko diotela adierazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.