Lucia Lakarra Euskaldunak eta Dantza galan ariko da urriaren 18an, Bilbon

We Are Standard rock taldea hainbat dantzarirekin ariko da elkarlanean, Euskalduna jauregiko ekitaldian

Erredakzioa
Bilbo
2013ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Lucia Lakarra eta Marlon Dino, Beatriz Perez eta Roberto Hernandez, Paula Garcia, Aukeran eta Andoni Aresti dantza taldeak, eta Jose Urruñuela Gasteizko Udal Kontserbatorioko Dantza Tailerra ariko dira urriaren 18an, ostiralarekin, 20:00etan hasita, Bilboko Euskalduna jauregian egingo den Euskaldunak eta Dantza galan. We Are Standard rock taldearen laguntzarekin arituko dira, hainbat kantu emango baitituzte taldeko musikariek, Beatriz Perez eta Roberto Hernandezekin zein Aukeran dantza konpainiako kideekin.

Gala egiten den bederatzigarren aldia izango da, eta Lakarrak parte hartzen duen bigarrena, 2010ekoan ere parte hartzaileen artean izan baitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.