Baionak irabazi eta Gernikak galdu Europako Challenge kopako agurrean

Lapurtarrek astindua eman diote Moglianori (0-54) eta bizkaitarrek astindua jaso Ingalaterran (71-19)

Erredakzioa
Donostia
2013ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Baionak eta Gernika Bizkaiak oso era ezberdinean esan dute agur Europako Challenge kopan. Lapurtarrek ez zioten aukera txikiena eman Mogliano Italiako taldeari, eta 0-54 irabazi zioten. Bizkaitarrek, ordea, astindu latza jaso zuten Ingalaterran, Worcester Warriorsen aurka (71-19). Esperotako emaitzak dira, Baiona Mogliano baino koska batzuk gorago baitago, eta Gernika Worcester baino koska batzuk beherago. Bi euskal taldeek atzo jokatu zuten denboraldi honetako azken partida Challenge kopan, ez bata ez bestea ez baita sailkatu final-laurdenetarako.

Espainiako Ohorezko Mailan, berriz, Getxo Arteak galdu egin zuen VRAC Quesos Entrepinares liderraren aurka: 13-23. Ampo Ordiziak eta Hernanik gaur jokatuko dute. Ordiziarrek La Vila hartuko dute Altamiran (12:00). Hernaniarrek, berriz, etxetik kanpo jokatuko dute, Madrilen, Cisnerosen aurka (12:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.