Israelek «armadaren indar hilgarriaz» aurre egingo die mehatxuei

Israel «munduko geografiatik» desagertu egingo dela baieztatu zuen joan den astean Irango estatuburuak

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
«Israel ezabatu nahi duenak edo estatuari min egin nahi dionak armadaren indar hilgarria nolakoa den jakingo du», ohartarazi du Benny Gantz Israelgo armadaburuak. Irango estatuburu Ali Khamenei aiatola eta Mahmud Ahmadinejad presidenteen joan den asteko adierazpenei emaniko erantzuna izan da. «Mehatxu zuzenak entzun ditugu egunotan», gogorarazi du armadaburuak.

Hauexek Khameneiren berbak: «Israel desagertu egingo da munduko geografiatik, eta lurralde islamikoa nazio palestinarrarena izango da berriro». Hauek, berriz, Ahmadinejadenak: «Ekialde Hurbil berrian ez da egongo ez amerikarrik, ez sionistarik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.