Komunikazioa

'El conquistador del fin del mundo' saioaren denboraldi berria, bihartik

Lau taldetan banatutako 28 lehiakide izango dira, eta iaz kanpoan gelditu ziren bi kapitainak: Korta eta Juanito

Ezker-eskuin, Jose Luis Korta, Pello Sarasola, Julian Iantzi, Joxan Goñi, Juanito Oiartzabal, Patxi Alonso eta Txema Montoya, atzo, Bilbon. JON HERNAEZ/ ARP.
Donostia
2013ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Berrikuntza ugari dakartza El conquistador del fin del mundo saioaren bederatzigarren denboraldiak. Aldaketarik aipagarrenak, ordea, tradizioarekin du zerikusia. Bihar hasiko da reality-a, eta ikus-entzuleentzat aspaldi ezagunak diren bi kapitain elkartuko ditu: Jose Luis Korta eta Juanito Oiartzabal. Iragan urtean kanpoan gelditu ziren biak, lehenengo aldiz saioaren ibilbide osoan. Kortak saioa utzi zuen hasi berritan, eta Oiartzabalek ezin izan zuen parte hartu, mendi espedizio batean zelako. Bi kapitainak, ordea, ez dira bakarrik ibiliko Patagoniako lurretan, aurten kapitain eta lehiakide kopurua handitu egin baituzte: lau kapitainek eta 28 lehiakidek hartuko dute parte saioan. Bihar argituko dute nortzuk diren kapitain berriak. Aurkezpenean zehaztu dute non biziko diren lehiakideak: Piedra Parada parke naturalean, Misiones oihanean edo, usadioari jarraiki, Perito Moreno glaziarrean. Hori bai, gosea, egarria, eguraldi gogorra eta elkarbizitza gainditu beharko dituzte lehiakideek Argentinako egonaldian. Gainera, proba fisiko eta psikologiko gogorrak pasatu beharko dituzte ikurrina eskuetan hartu aurretik.

Igandero, Teleberri albistegiaren ondoren emango dute El conquistador del fin del Mundo, 22:15ean, ETB2n. Eitb.com webgunean ere ikusgai izango da. Ohikoa denez, Julian Iantzik aurkeztuko du lehiaketa. Bestalde, astelehenean, programaren xehetasun guztiak aztertuko dituzte El Conquis 2013 saio berezian: Ikusi gabeko irudiak, atalen aurrerapenak, kanporatuko lehiakideekin elkarrizketak eta abar. Asteroko debatea Patxi Alonsok aurkeztuko du. ETB2 katean izango da ikusgai 22:30etatik aurrera.

Arrakasta handiko saioa

El conquistador del fin del mundo-ren aurreko urteko arrakasta nabarmendu zuten atzo arduradunek bederetzigarren denboraldiaren aurkezpenean. Izan ere, iragan denboraldiak, bataz beste, %24,6ko ikusle kuota izan zuen. Saioak du oihartzun handia du. Horren adierazle hautaprobetara 1.400 lagunetik gora aurkeztu izana. Bertatik atera dira 27 lehiakide eta, horiekin batera, Ibai Berasategi joango da Patagoniara. Udan egin zuten El Conquistour saioko irabazi zuen Berasategik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.